top of page

Lauak ikastolak, honako printzipio/balore hauek jarraitzen ditu:


1. Giza duintasuna: gizabanako bakoitza ezagutzea, onartzea eta baloratzea hauen ezberdintasunak, gaitasunak eta mugak errespetatuz.

 

2. Kalitatea: bakoitzaren eta taldearen gaindipena. Hobekuntza, helburu iraunkorra da.

 

3. Garapen indibiduala:”jakitea”-ren interesa sustatzean datza, iritzi eta jarrera propioak bultzatuz eta aniztasuna bermatuz. Hauek dira pausoak: hazi, heldu eta fisiko, emozional eta intelektualki garatzea, nortasun bat eraikiz.

 

4. Afektibitatea: gizakiaren oinarrizko beharra. Elkarrekiko harremanak sendotzean datza. Konfiantzan, onarpenean, ulermenean, segurtasunean eta afektuan oinarritutako giroa sortu behar da

 

5. Kooperazioa, laguntza eta elkartasuna: hezkuntza komunitateko kide guztien parte hartzean eta erantzukizunean oinarritzen da.

 

6. Koedukazioa: gizarteak eta komunikabideak transmititzen dituzten estereotipo maskulinoak eta batez ere femeninoak, gainditzean datza. Bi sexuen arteko lankidetza, kooperazioa eta ezagutza sustatzen da.

 

7. Autoestima: giro positibo bat sustatzean datza, non ikasleak ezagutzea, baloratzea, onartzea eta besteak ere onartzea lortzen duten. Autoestima lortzen da.

 

8. Naturarekiko errespetua: honekiko ezagutza eta aurkikuntza bultzatzearen garrantzia. Ekintza zuzenak indartu, hala nola, hondartzen garbiketa, paper birziklatuaren eta pilen bilketa, produktu toxikoen gaitzespena...

bottom of page