top of page

 

Proiektuak hiru atal izango ditu:

  • Eskolan landuko dena

  • Kalean landuko dena

  • Baserrian ezagutuko dutena

 

 

 

 

 

 

 

 

Haur Hezkuntzako curriculumari erreparatuz, honako helburu hauek hartzen dira kontuan:

 

  1. Familia, natura eta gizarte ingurunea behatzeko eta horiek aztertzeko, zein horiek ezagutzeko interesa izateko, inguruko gizarte eta kultura-jardueretan, modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.

  2. Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.

  3. Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko.

  4. Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin.

Haur Hezkuntzako curriculemean oinarrituz, garatuko diren gaitasunak hurrengoak dira:

  1. Arduraz bizitzen ikastea

  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea

  3. Komunikatzen ikastea

  4. Elkarrekin bizitzen ikastea

  5. Pertsona gisa garatzen ikastea

  6. Egiten eta ekiten ikastea

BASERRIA EZAGUTZEN  

AURKEZPENA
 PROGRAMAZIOA    
GAITASUNAK

 Proiektu honen bitartez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bost urteko gelei, baserriaren funtzionamendua, bertan aurkitzen diren elementuak zein tresnak ezagutzea, erabiltzea eta manipulatzea dugu helburu.

Proiektuaren iraupena: Klasean bi astez landuko da eta ondoren, klasean landutakoarekin baserrira txango bat egingo da.

 

HELBURUAK

bottom of page