top of page

Ikastolako instalazioak

  • Ikasgelak: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasgela guztiak adin bakoitzari egokituak daude.

 

 

  • Musika gela: Kurtso guztientzat egokituta dago, musika tresna ezberdinez osatua.

  • Informatika gela: Ordenagailu eramangarriz osatuta dagoen ikasgela bat dago. Bereziki, Lehen Hezkuntzako ikasleak lan egiteko zuzenduta dago, baina, Haur Hezkuntzakoak ere joan daitezke. Hemen, proiektore bat dago, bideoak, filmak ... ikusteko.

 

  • Psikomotrizitate gela: Heziketa Fisikoa lantzeko espazioa da, material ezberdinekin osatua. Ikastetxean bi ditugu, bat Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta beste bat Lehen Hezkuntzakoentzat.

  • Laborategia: Lehen Hezkuntzako haurrentzat zuzenduta dago, Fisika, Kimika eta Biologia lantzeko. Dena den, Haur Hezkuntzakoek ere erabil dezakete frogak egiteko.

  • Jolastokiak: Jolastordu, Gorputz Hezkuntza eta eskolaz kanpoko ekintzak egiteko gune estalia da. Lehen Hezkuntzarako jolastoki handi bat dugu, saskibaloi eta futbol zelai bat izateaz gain, futbito eta boleibolerako instalazioak dituena. Haur Hezkuntzarako ikasleentzat beste jolastoki bat dugu, non egokiak diren jokuak dauden.

bottom of page